Thursday, May 25, 2006

Bakersfield, bagoaz!!!!

Asteburuan euskal jaialdia dago Bakersfield-en, Kalifornian. Gaur irtengo gara Argitxu, Gloria eta hirurok harutza eta astelehenera arte festa egingo dugu. Ea zer datorkigun!

Nire lehenengo euskal jaia izango da AEBn, eta badut gogoa zer nolako ekimenak antolatzen dituzten jakiteko. Eguraldiak lagunduko digulakoan bizkarzorroan erropa gutxi sartu eta errepidea hartuko dugu datorkigun ordu kantitate handiari aurre egiteko.

Bakersfield, bagoaz!

http://www.kcbasqueclub.com/

Wednesday, May 24, 2006

Bizi garela!

Ba bai, hori da gaurko izenburua: Bizi garela! Izan ere, iragan astelehenean, maiatzak 22, kotxe istripua izan genuen bost lagunek Renoko 395 errepidean. Beste auto bat gainera bota zitzaigun, eta gidariak kotxea saihestu guran bolanteari eragin eta han joan ginen medianaren kontra bizpahiru buelta eman ondoren. Zoriak nahi izan zuen beste auto batek guri ez ematea, autobidea ibilgailuz lepo betea zegoen eta!

Zorionez denok gaude ondo, baina baita minduta ere. Nik bizkarraldea eta lepoa ditut gaizki, gainerakoek bizkarra. Sendagileek ezer ez dudala esan zidaten Washoeko ospitalean, baina badaezpada bizkarrezur aditu batengana joateko gomendatu didate.

Sustoa izugarria izan zen, baina bederen ez zaigu ezer larririk gertatu. Hori bai, erruduna geratu ere ez zen egin eta batek jakin zihoan abiadurarekin non agertuko zen! Mother fucker!