Bizi garela!
Ba bai, hori da gaurko izenburua: Bizi garela! Izan ere, iragan astelehenean, maiatzak 22, kotxe istripua izan genuen bost lagunek Renoko 395 errepidean. Beste auto bat gainera bota zitzaigun, eta gidariak kotxea saihestu guran bolanteari eragin eta han joan ginen medianaren kontra bizpahiru buelta eman ondoren. Zoriak nahi izan zuen beste auto batek guri ez ematea, autobidea ibilgailuz lepo betea zegoen eta!
Zorionez denok gaude ondo, baina baita minduta ere. Nik bizkarraldea eta lepoa ditut gaizki, gainerakoek bizkarra. Sendagileek ezer ez dudala esan zidaten Washoeko ospitalean, baina badaezpada bizkarrezur aditu batengana joateko gomendatu didate.
Sustoa izugarria izan zen, baina bederen ez zaigu ezer larririk gertatu. Hori bai, erruduna geratu ere ez zen egin eta batek jakin zihoan abiadurarekin non agertuko zen! Mother fucker!

2 Comments:
Gidariaz gain, Goardiako Aingerua ere argi arituko zen, ezta?
Garbi dugu, Goardiako ez baizik Goardakoa izango zela!
Mendi-aga
Post a Comment
<< Home