Friday, July 21, 2006

Galerna Euskal Herrian: Arrasate ilunpetan



Izugarrizko ekaitza izan genuen ekainaren 18an Euskal Herriko txoko askotan; galerna izan zela esaten dute hedabideek. Euri piska bat, txingorra eta azkenean ikaragarrizko haize boladak.
Herria ilunpetan geratu zen eta bi ordu eta erdiz egon ginen horrela. Gaueko 10etan hasi zen abentura eta egia esan ikusgarria izan zen kontua. Kandelak piztu eta itzalekin jolasean aritu behar izan ginen, hitz egin... gure asabek egiten zuten bezala. Egia esan ez gaude ohituta ez telebista ez argirik gabe bizitzera eta kosta egiten da. Lehen sutondoa zuten bizilagun, gaur egun sofan eseri eta botoi bat sakatuz imaginazioari ez diogu tokirik uzten. Horregatik egiten da zail denbora asko mintzatu behar dugunean, eta gure burua lan egitera behartzen dugunean.

Argazkian, gaueko 11:30etan iriztu batek herria argitu zuen momentua.

1 Comments:

Anonymous Anonymous said...

argazki politak, bai horixe.Zorionak. Ikusi al ditu Enekok?

12:49 PM  

Post a Comment

<< Home