Berriz ere, injustizia
Jon Agirre presoaren egoera ez da berria, eta egin diotena ere ez diote behin bakarrik egin. Berriz ere ukatu diote 92.artikulua, nahiz eta "eskubide" hori irabazteko aukera guztiak izan.
Hamarkadak daramatza preso Jonek -25 urte hain zuzen ere- eta makina bat medikuren txostenek erakusten duten bezala bere osasuna ez da sendoa. Gainera aspaldi bete zituen zigorraren hiru laurdenak; hala ere, batzuei bost axola.
Ez da horrelako egoeran dagoen preso bakarra eta hori da larriena. Alde batetik su-eten batean bizi garela diote; baina pertsona hauei, beren familia eta lagunei egunero egiten zaie gerra, eta badirudi hori ez dela kontuan hartzen.
Bakarrik gauza bat geratzen zait esateko: beraien legea bete dezatela.