Oporren bukaera....
Amaitu dira oporrak.
Egia esan denbora ugari izan dut nahi izan dudana egiteko. Baina orain iritsi da egiaren ordua eta aste honen bukaeran hasiko naiz lanean ni ere. Ez zait gaizki etorriko erdoildu nahi ez badut behintzat!
Ederto igaro ditutu oporrak, Arrasate zaintzen aritu naiz toki desberdinetara bisita egin dudan arren. Euskal Herrian: Gasteiz, Donostia eta Ondarrura joan naiz besteak beste, jaietan edota egun pasa. Espainia zapaltzeko aukera izan dut; ez, armez ez. Laredo izan dut jomuga, eta ederto ibili naiz bi lurraldeetan.
Orain baina errealitatera itzuli behar, eta egia esan ezin naiz kexatu lagunak aurretik hasi dira beharrean eta.