Wednesday, May 17, 2006

Bi laguntxo Fernley-en



Luci eta Paco (azken hau Rafarekin) dira argazkiko lagunak. Lehena pit-bull bat da eta bigarrena chiguagua bat; elkarrekin bizi dira Fernley-en, Renotik orduerdira ekialdera hartuta. Marcosen gurasoen etxean daude eta atzo hara joan ginen bisita egitera. Urtebeteko txakurrak poz-pozik jartzen dira jendeartean dauedenean; oso maitakorrak dira biak.

Hori bai, janariarekin kontuz ibili behar duzu jan nahi izanez gero!

Tuesday, May 16, 2006

Pentsamendua

Batzutan izutzen nau jendeak zer pentsatzen dudan jakiteak;
inor nire buruan sar daitekeela amets egiteak;
sekretu ezkutuenak ezagutu ditzaketela pentsatzeak.

Hitzek atera gura ez dutenean berriz,
nire burmuinean sartu
eta barrutik nolakoa naizen jakiteak, ez lidake axolako.

Bukatu dira klaseak


Ingeleseko idazlan eskolak hartu ditut seihilabete honetan zehar Renoko TMCC campusean eta aurreko astean bukatu genuen. Astean hiru orduz aritu naiz klase horietara joaten, eta nik uste zerbait ikasteko balio izan didala esperientziak. Txinatarrak, filipindarrak, turkiarrak... izan ditut ikaskide eta guztiekin sortu da harreman berezia.

Argazkiko ilehoria Anne irakaslea da; bestea Scarlit ikaslaguna. Biak bikainak. Batak idazteko zenbait taktika erakutsi dizkit, besteak berriz, bere herrialdeari (Siriari) buruz gehiago jakiteko aukera eman dit.

Mila esker bioi!!


I went to Composition classes in TMCC, Reno, this semester and we finished with them last week. I had classes for three hours per week and I think that I learned something there. My schoolmates were from China, Philippines, Turkey… and I had a special relationship with them.

The blond girl is my teacher Anne, and the other one is Scarlit, a friend. Both of them are great. The first one taught me some writing tactics and the second one gave me the opportunity to learn more about her country, Syria.

Thanks a lot!!