Wednesday, May 31, 2006

A ze euskal giroa Bakersfielden!

Ederto ibili ginen Bakersfield aldean. Jende mordoa bildu ginen bertan eta ez genuen aspertzeko astirik izan. Lehenengo egunean afaria egin genuen 30 bat lagunek eta amaieran Mike Bidart eta Jose Angel Etxebarriak musikarekin girotu zuten tokia.

Hurrengo egunean, zapatua hilak 27, Bakersfieldeko derry bat ezagutzeko aukera izan genuen: 17000 behi dituen tokia!! Ikusgarria benetan. Gidari lanetan aritu zen Gorritiko Mikel, bertako langilea. Guztia azaldu zigun eta oso interesgarri egin zuen ia hiru orduko bisita.

Pilota partiduak ikustera joan ginen ondoren Kern County Basque Clubera. Frontis enpresako lau lagun, Inaxio Errandonea, Jorge Nagore, Ander Antxia eta Patxi R.Larramendi izan ziren protagonistak. Urdinek (gazteek) irabazi zuten zapatuan, hala ere zortea aldatuko zitzaien domekako hitzorduan...



Dantzaldia ere izan zen zapatuan, Jose Angel Etxebarriaren eskutik. Jende ugari animatu zen. Eta nor ikusiko bertan? Arrasateko Oxel.... toki guztietan elkartzen gara! Ederto ibili ginen han, elkarrekin denbora dexente pasata.

Domekan ere gauza primeran joan zen. Goizean meza egin zuten clubean eta esan behar da ikuskizun berezia dela... klika (tronpeta antzerakoa) jotzen zuten eta martxa militar batean geundela zirudien... egia esan ez nintzen gai izan meza guztia ikusteko... baina ikerketa soziologikoa egin nuen argazki bidez!

Izugarrizko piknika ondoren, 1400 jatera gerturatu ginenak, hala ere, ondoren jente gehiago joan zen euskal etxera. Ostean, dantzak. Hasi baino lehen Ereserkiak, bai amerikarra eta baita Gernikako Arbola ere. Gaztetxo eta ez horren gaztetxoek frontoian ederto dantzatzen dakitela erekutsi zuten.

Berriz ere pilota partidua jokatu zen ostean, eta oraingoan Errandonea eta Nagorek irabazi zuten. Nik beraien alde apustu eta irabazi!!!!!

Eta gauean festa piska bat. Eguna amaitzeko dantza apur bat egin eta barriketa gehiago.... gutxi egin bagenu bezala!!

Eta astelehenean, hemen jai zenez... ba Bakersfield aldean jarraitu genuen. Gosari ederra jan (arraultza, buzkantz, txorixo... gora kolesterola!) eta 3ak aldera Reno aldera etorri ginen pena handiz. Oso esperientzia polita izan da.... Hurrengora arte!

1 Comments:

Blogger pbg said...

Egia berdaderoa diozuna, ederto batean ibili ginen: jan eta edan bapo, barra eta parranda ere gogotik, eta dantza ere ez zen faltan izan. Biba Bakersfield!

11:43 AM  

Post a Comment

<< Home