Udaberri jaia
Asteburuan udaberriaren etorrera ospatzeko-edo jaia egin genuen Gregoriok eta Imanolek gonbidatuta beraien etxean. Jateko eta edateko denetarik. Besteak beste, tortilla, pikoteo piska bat, eta BBQ.
Hamahiru lagun elkartu ginen, hizketaldi ederrak izan genituen eta giro bikainaz gozatu. Hala ere, udaberria ez zen jaira animatu, ilun eta laino egon baizen arratsalde guztian zehar eguraldia.
Gazteenok ez genuen lan askorik egin, egia esan, gure presentziaz aski zelako edo. Baina gainerakoek lan bikaina egin zuten. Esaterako, Carmelo arduratu zen parrillaz.
Ea hurrengo jaia kanpoan egiten dugun eguraldiak hobera egiten duelako... Bestela, bikain.
0 Comments:
Post a Comment
<< Home