Wednesday, April 19, 2006

Kulturen jaia Mundumiran


Iazko ekainean Arrasaten ospatu zen lehen aldiz Mundumira ekitaldia eta aurten OƱati aldera eramango dute. Maiatzaren 26, 27 eta 28an ospatuko da Euskal Herria aldizkariak antolatutako munduko kulturen jaialdia. Ekitaldi ugari antolatu dituzte hiru egunetarako: kontzertuak, dantza erakustaldiak, mendi ibilaldiak...

Bigarren edizio honek aurrenekoak baino harrera hobea izatea espero dut, Arrasaten egin zenean ez zen jende askorik gerturatu eta. Gogoan dut egun batzuk lehenago egin zen jende kopuru aurreikuspena: izugarria. Gogoratzen dut nola antolatu zituzten aparkalekuak Arrasate kanpoaldean eta baita inguruko herrietan ere. Ez zen, baina, erantzuna horren handia izan; behar bada lehen jaialdia izan zelako.

Niri behintzat interesgarria iruditzen zait ekitaldiaren planteamendua. Orointzen dut nola joan ginen Herriko Plazan atondu zuten karpara eta bertan kontzertu bat ikus-entzuteko aukera izan genuen. Perkusioa, dantzak... Jendez lepo bete zen tokia eta guztiak erritmoari jarraituz dantzan bukatu genuen.

0 Comments:

Post a Comment

<< Home